Konpostelako Santiagora bidean honaino iristen diren erromesak bi bide zituzten aukeran, Kostaldekoa eta Barnealdekoa. Kostaldeko bidea Europako kristautasunak irekitako lehen ibilbidea da, hegoaldeko lur arriskutsu eta hura okupatzen ari ziren musulmanekiko babestua. Egun hiru etapako ibilbide ederra da, itsaslabarren gainetik, itsasoaren ertzetik, Irundik Debara.

Irundik oinez joan ondoren, erromesak Donostian sartzen dira. Horrela, azkenean zabalgunera iristen dira, non gure Katedrala dagoen, 75 metroko dorreagatik ezaguna.

Gure tenpluan sartzera eta Jesusen Bihotz Sakratuaren erretaulan dagoen Santiago apostoluaren irudi ederraren aurrean otoitz egitera gonbidatzen zaitugu.

  • Harrera

    Besoak zabalik hartzen zaitugu.

  • Bedeinkapena

    Eskatzen duten erromesei bedeinkapenak ematen zaizkie.

  • Kredentziala

    Erromesaren kredentziala zigilatzen dugu. Sakristian ere eskura dezakezu.

Donostiako Artzain Ona Katedralean gure hiria zeharkatzen duten erromesei harrera egiten diegu, Santiago apostoluaren hilobirako bidean, Compostelan.

Ultreia!

“Bidea ez da ibiltzen, bizi egiten da”

LAGUNDU

Tenplua Jainkoaren eta gure etxea da. Lagundu diezaiogun duin izaten. Donostiako Artzain Ona Katedralaren kontserbazioan edo bere jardueretan lagundu nahi baduzu, egin ezazu dohaintza bat.

Autofinantzaketa da katolikook geure gain hartzen dugun erronka, gure komunitatea mantentzea gure esku baitago. Hori harpidetzaren bidez egiten da. Harpidetza erosoa, egonkorra eta Errenta Aitorpenean desgrabatzen du.

ESKERRIK ASKO!