Artzain Ona tailua da absidean dagoen barruti sakratuaren buru. Antzinako aldare neogotiko nagusian egon zen. Bartzelonako José Llimona artistaren artelana da, Lau Ebanjelarien tailen egilea, aldare zaharretik datozenak eta gaur egun gurutzaduraren zutabeetan kokatuta daudenak.

ARTZAIN ONA HIMNOA

ARTZAIN ONAREN GORAZARREZ MENDEURRENEAN (1897 - 1997)

BIDEZ BIDE


Bidez bide,
hona ekarri gaituzu, Jauna,
bidez bide,
zure mintzoa dugu bizi-poz
bidez bide,
zure biziak aseko gaitu,
bidez bide.

Zure mintzoa bizi-poz,
zure deia gidari
zu izan zaitugu bide,
zu, Jauna, aitzindari.
Hona ekarri gaituzu
maitasun-ibiltari.
Zure hitza dugu indar,
zure bakea sari.

Deika genuen mintzoa,
zure mintzo sakona,
izenez bildu gaituzu
eta ekarri hona.
Bereizia dugu zure
altzoa, Artzain Ona.
Sumatzen hasia eman
diguzun zoriona.

Pello Esnal

Jesus, Artzain Ona

Neu naiz artzain ona; artzain onak bere burua ematen du ardien alde. Morroiak, otsoa etortzen ikusi orduko, ardiak utzi eta ihes egiten du, ez baita artzaina eta ardiak ere ez baititu bereak. Orduan, otsoak ardiak harrapatu eta sakabanatu egiten ditu. Izan ere, morroiari lansaria zaio axola eta ez ardiak.

Neu naiz artzain ona. Ezagutzen ditut neure ardiak, eta ni ere ezagutzen naute neureek, Aitak ni ezagutzen eta nik ere bera ezagutzen dudan bezalaxe. Nik neure burua ematen dut ardien alde. Baditut artegian ez dauden beste ardi batzuk ere; haiek ere erakarri egin behar ditut; nire ahotsa entzungo dute eta artalde bakarra izango dira, artzain bakarraren gidaritzapean.

Horregatik maite nau Aitak, neure bizia ematen dudalako eta horrela eskuratzen berriro. Ez dit bizia inork kentzen, baizik eta nik neurez ematen dut. Neure esku dut ematea, eta neure esku berriro hartzea. Hori da neure Aitarengandik hartu dudan agindua.

Joan 10, 14-15

LAGUNDU

Tenplua Jainkoaren eta gure etxea da. Lagundu diezaiogun duin izaten. Donostiako Artzain Ona Katedralaren kontserbazioan edo bere jardueretan lagundu nahi baduzu, egin ezazu dohaintza bat.

Autofinantzaketa da katolikook geure gain hartzen dugun erronka, gure komunitatea mantentzea gure esku baitago. Hori harpidetzaren bidez egiten da. Harpidetza erosoa, egonkorra eta Errenta Aitorpenean desgrabatzen du.

ESKERRIK ASKO!