This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Taldeak
HAURREN
KATEKESIA
“Zatoz eta jarrai nazazu” metodoa erabiltzen da. Katekesia astelehen, eta astearteetan izaten da, 17:30etatik 18:30etara. Katekesirako izen-ematea urriaren hasieran egiten da. Katekesi urteak urriaren erdialdetik maiatzaren erdialdera irauten du, lehenengo jaunartzeak ospatu arte.
SENDOTZA
KATEKESIA
“Life Teen” metodoa erabiltzen da. Life Teen gazte pastoraltzarako metodo bat da, gazteak Kristorengana hurbildu nahi dituena bi ardatzen bitartez: katekesi dinamikoa eta Jesusekin topaketa Eukaristian.
Katekesia ostiraletan izaten da, 18:00etatik 19:00etara.
GAZTE
TALDEA
“Life Teen” metodoa erabiltzen da. Life Teen gazte pastoraltzarako metodo bat da, gazteak Kristorengana hurbildu nahi dituena bi ardatzen bitartez: katekesi dinamikoa eta Jesusekin topaketa Eukaristian.
Katekesia ostiraletan izaten da, 20:00etatik 21:00etara.
"EFFETÁ"
TALDEA
Unibertsitate talde honen laudorio eta katekesi bilerak asteazkenetan izaten dira, 20:00etatik aurrera. Bilerak 21:30ak aldera amaitu dira.
"EZKONTZA-MAITASUNA"
PROIEKTUA
Ezkontza-taldea. Talde honek hileko lehen ostiraletan izaten ditu bilerak. 20:00etatik 22:00etara.
CARITAS
HARRERA
Harrera egokia jasotzeko, eskatu hitzordua. Asteazkenero, 17:00etatik aurrera.
Sarbidea: Urdaneta kalea, 12.
“Neu naiz artzain ona. Ezagutzen ditut neure ardiak, eta ni ere ezagutzen naute neureek, Aitak ni ezagutzen eta nik ere bera ezagutzen dudan bezalaxe. Nik neure burua ematen dut ardien alde.”
Joan 10, 14-15

LAGUNDU
Tenplua Jainkoaren eta gure etxea da. Lagundu diezaiogun duin izaten. Donostiako Artzain Ona Katedralaren kontserbazioan edo bere jardueretan lagundu nahi baduzu, egin ezazu dohaintza bat.
Autofinantzaketa da katolikook geure gain hartzen dugun erronka, gure komunitatea mantentzea gure esku baitago. Hori harpidetzaren bidez egiten da. Harpidetza erosoa, egonkorra eta Errenta Aitorpenean desgrabatzen du.