Artzain Ona Parrokia-Katedrala Gipuzkoako Lurralde Historikoko hiriburua den Donostia hiriko XIX. mendeko zabalgunean dago. Ezagutu nola iritsi tenplura eroso. Gure hiriko garraiobide publikoak irisgarriak dira eta desgaitasun-egoeran dauden pertsonentzat egokituta daude.

Nola heldu

Sarrerak

Katedraleko sarrera nagusia iparraldeko fatxada nagusiko atetik egiten da (Artzain Ona pl.). Sarrera irisgarria da, ezkerretara dagoen alboko arrapala bati esker.

Bisitak

Ateak
zabalik ditugu

Gomendioak

MUGIKORRIK EZ

Bisita turistikoak

Atarian edo kanpoan: azalpenak
Tenpluan: isiltasuna eta otoitza
OSPAKIZUNETAN EZ BISITATU

Gogoratu

Hau Jainkoaren etxea da, errespeta ezazu. Eskerrik asko.

“Neu naiz artzain ona. Ezagutzen ditut neure ardiak, eta ni ere ezagutzen naute neureek, Aitak ni ezagutzen eta nik ere bera ezagutzen dudan bezalaxe. Nik neure burua ematen dut ardien alde.”

Joan 10, 14-15

LAGUNDU

Tenplua Jainkoaren eta gure etxea da. Lagundu diezaiogun duin izaten. Donostiako Artzain Ona Katedralaren kontserbazioan edo bere jardueretan lagundu nahi baduzu, egin ezazu dohaintza bat.

Autofinantzaketa da katolikook geure gain hartzen dugun erronka, gure komunitatea mantentzea gure esku baitago. Hori harpidetzaren bidez egiten da. Harpidetza erosoa, egonkorra eta Errenta Aitorpenean desgrabatzen du.

ESKERRIK ASKO!