Artzain Ona parrokiak katekesiko 2026-2027 ikasturtean izena emateko epea ireki du. Izena maiatzean eman ahal izango da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 18:30era, Uhain Zentroan (San Martin 50).
Lehenengo, bigarren eta hirugarren katekesiko saioak ostegunetan izango dira, 17:30etatik 18:30etara.
Katekesia parrokiako haur eta familiei zuzendutako topaketa, ikaskuntza eta fedearen hazkunderako gunea da. Interesa duten familia guztiak Uhain Zentrora hurbiltzera animatzen ditugu, informazio gehiago jaso eta izena emateko.

