Nortasun korporatiboa aldatu eta webgune berria estreinatu ondoren, joan den astean seinaleztapen berria jarri zen Artzain Ona Katedralean. Proiektu berri hau espazio honek zituen kartelak aztertu ondoren garatu da. Azterketa horretan ondorio argia atera zen; koherentziarik eta batasunik eza.
Seinaleztapen eta kartel berrien ezarpena bateratuta dago diseinuari, hizkuntzen erabilerari, tipografiei, formei, materialei eta abarri dagokienez.