Lourdesko Andre Mariaren egunarekin bat eginez, Artzain Ona Katedralak proiektu berri bat jarri du martxan: gure tenplurako bisita birtuala. Horrela, ekimen honek gure gizarte multikulturalean fedea adierazteko eta komunikatzeko modu berriak sustatzeko lan-ildoa bete nahi du.
Gure elizarako HD Bisita Birtuala, AMDG+ difusioak garatua, espazioak modu murgilduan erakusteko sistema berritzailea da. Ibilbide interaktiboa da, 360º-ko argazki panoramikoetan oinarritua. Bertan, pertsonak espazioan askatasunez mugitzeko aukera ematen duten planoak eta testuak daude. Erabiltzaileak mugikorretik, tabletetik, ordenagailutik edo errealitate birtualeko betaurrekoetatik egin dezake. Proiektu berri honi esker, gure tenpluaren edertasuna eta sekretuak ezagutu daitezke, eta, gainera, normalean sarbiderik ez duten tokiak bisitatu, hala nola korua edo aldarea.
Gure tenplua ezagutzera gonbidatzen zaitugu.